VITA pinuzko komoda 4 tiraderekin
ERREF DEMA03.99
207,00 €
175,95 €
Aurreztu 15%
BEZ barne
Entrega 5 lanegunetan
• Neurriak: 96 Altuera × 65 Zabalera × 36 cm Hondoa
• VITA pinu-egurrezko komoda 4 tiraderekin
• 18 mm-ko zurezko lodiera
• PEFC ziurtagiria duen pinu-zur trinkoz egina
• Tiraderaren hondoa eta atzealdea MDFn
• Tiraderen barruko neurria: 13,75 Altuera x 55,3 Zabalera x 30 cm Hondoa
• Zur trinkoko helduleku ergonomikoak
• Kalitatezko gida lerragarri metalikoak
• Pinuzko komoda, VITA ontzitegiarekin eta VITA bildumako gainerako piezekin konbina daitekeena: armairua, zapatak gordetzeko armairua eta gau-mahaitxoa
• Logeletarako, jantokietarako edo igarotze-guneetarako ezin hobea
• Zur trinkoaren benetakotasuna nabarmentzen duen diseinu atenporal eta funtzionala
• Bernizatu gabeko zura, pintura edo tindagaiarekin pertsonalizatzeko egokia
• Produktua kit formatuan, muntatzeko behar den burdineria guztiarekin
• Hormako burdineria barne
Entrega 5 lanegunetan
Partekatu
Deskribapena
Astigarragako Kit Line-ko VITA pinuzko komoda, bildumako pieza garrantzitsuenetako bat da, egur trinkoaren benetako edertasuna nabarmentzeko diseinatua. Material noble horrek ematen dio bizia altzari bakoitzari, komoda bakoitza bakarra izatea egiten duten zainekin eta ehundurekin. La Dolce Vita-ren esentzian inspiratuta, eguneroko momentuak xumetasunez, patxadaz eta naturaltasunez gozatzera gonbidatzen du bildumak.
Egur trinkoko lau tiraderek leku zabala eskaintzen dute dena antolatuta edukitzeko, beti bistatik kanpo eta hautsetik babestuta. Egurrezko heldulekuak ezin hobeto integratzen dira diseinuan, bildurmari oreka eta harmonia bisuala emanez.
Logelan, bihurtu pinuzko komoda hau arropa, izarak edo ehunak gordetzeko zure lagun ezin hobea; haurren logelan, txikienen arropa antolatu ahal izango duzu; egongela edo jangela batean mahai-zapiak, liburuak edo dokumentuak biltegiratu ahal izango dituzu; eta etxean lan egiteko espazio batean, karpetak, paperak eta bulegoko materiala eskura izango dituzu. Edozein lekutan zaudela ere, giro beroa eta goxoa sortuko duzu.
PEFC ziurtatutako pinuzko komoda hau VITA ontzitegiarekin konbina dezakezu, konjuntu ideal bat osatuz, biltegiratzeko ahalmena bikoizten duena eta espazioaren koherentziari eusten diona. Armairuarekin, zapatak gordetzeko armairuarekin edo bilduma bereko gau-mahaitxoarekin ere integratzen da, eta egurra, naturaltasuna eta lasaitasuna protagonista dituen logela bati forma ematen dio.
VITA pinu-egurrezko komoda hau ez da soilik gauzak gordetzeko altzaria: zure sormenerako mihise zuria ere bada. Naturalean utzi eta egurraren goxotasunaz gozatu dezakezu, edo zure gustura eraldatu bernizekin edo bururatzen zaizun edozein kolorerekin. Eman zure ukitu pertsonala, komoda hau bereziagoa eta zure estiloa islatu dezan.

Produktuen xehetasunak
| Altuera muntatua (cm) | 96 |
|---|---|
| Zabalera muntatua (cm) | 65 |
| Sakonera muntatuta (cm) | 36 |
| Packing-aren luzera (cm) | 96,3 |
| Packing-aren zabalera (cm) | 37,4 |
| Packing-aren altuera (cm) | 16,6 |
| Pisua (kg) | 19,2 |
| Bermea (urteak) | 5 |
| Muntatu egin behar da | BAI |
| Akabera | BERNIZATU GABEKO EGUR NATURALA |
| Lehengai nagusia | PINU EGUR TRINKOA |
| Bilduma | VITA |
Beste erosleen iritziak
Produktu hau erosi duten bezeroek ere erosi dute:
Previous
Next















