ERABILERA-BALDINTZAK
Gure enpresaren identifikazioa
ASTIGARRAGA KIT LINE, S.L.
Helbidea: OLALDE AREA, 3 20730 Azpeitia – Gipuzkoa - Espainia
IFK B-75128439
Baldintzen onarpena
Webgune honetara sartzeak esan nahi du erabilera-baldintzak ezagutzen, ulertzen eta onartzen dituzula, sartzerakoan dagoen bertsioan. Une bakoitzean indarrean dauden legezko araudien arabera baldintzek aldaketak izan ditzaketenez, webgune honetan sartzen zaren bakoitzean horiek kontsultatzeko gomendatzen dizugu, baita gure pribatutasun-politika ere.
Webgunearen xedea. Erantzukizunen bazterketa
Webgune honen bidez, eskaintzen edo merkaturatzen ditugun zerbitzuei eta/edo produktuei buruzko informazioa ematen dugu. Erabiltzaileak ikus dezakeen bezala eskaintzen da informazio hori, eta Astigarraga Kit Line, S.L. enpresak ez du honako hauek eragindako kalteen erantzukizunik onartuko:
- Eskainitako informazioa eta zerbitzurik eta/edo produkturik ez egoteak, zehaztasunik ezak, eguneraketa faltak edo webgune honetako eduki batzuetarako edo guztietarako edo webgune honetatik eskura daitezkeen beste eduki batzuetarako sarbidean akatsak izateak.
- Webgune hau edo horretatik sar daitezkeen beste batzuk erabiltzeagatik informazioa galtzeak edo ekipoetan kalteak sortzeak.
Webgunearen erabilera
Webgune honetan sartzeko erantzukizun bakarra zuk duzu, eta hala onartzen duzu borondatez eta berariaz bertara sartzean. Halaber, baimena ematen duzu webgunean dauden edukietako bat bera ere ez erabiltzeko legez kanpoko xedeetarako edo ordena publikoaren, moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen kontra joateko. Bereziki, eta hemen azaldutakoari mugarik jarri gabe, konpromisoa hartzen duzu webgune honetan erakutsitako edukiak ez eskuratzeko, ez erreproduzitzeko edo ez zabaltzeko erabilera pertsonalerako ez bada, eta inola ere irabazirik lortzeko.
Jabetza intelektualeko eskubideak
Webgunean agertzen diren marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri guztiak Astigarraga Kit Line, S.L. enpresarenak edo hirugarrenenak dira, eta ezin da ulertu webgunera sartzeak aipatutako marka, izen komertzial eta/edo ikur bereizgarrien gaineko eskubiderik ematen dizunik. Era berean, edukiak gure enpresaren edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira, eta ezin da ulertu zuri laga zaizkizula haien gainean dauden edo egon daitezkeen ustiapeneko eskubideak.
Aplikatzekoa den legeria
Espainiako legeriak arautzen ditu erabilera-baldintza hauek. Astigarraga Kit Line, S.L. eta erabiltzailea Azpeitiko (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira, erabilera-baldintza hauen xede diren zerbitzuak ematetik erator daitekeen edozein eztabaidarako.