EROSTEKO BALDINTZAK
Produktuaren izena, fabrikatzailearen marka, deskribapena, ezaugarri teknikoak eta argazkia (hala badagokio) dakartza.
Webgunean erakutsitako salneurriak BEZa barne ekarriko du beti (akats tipografikorik ezean). Eskabidea onartu eta zenbatekoa ordaindu aurretik emango zaio bezeroari bidalketa-gastuen berri. Bezeroak edozein unetan utz diezaioke erosketako prozesuan aurrera egiteari.
Salneurri okerrik baldin badago, bezeroari jakinaraziko zaio eta ordainbide berean itzuliko zaio egindako ordainketa.
www.astideco.com webgunean saldutako produktu guztiek bi urteko bermea dute erosteko unetik, erosleak bere eskubideak erabil ditzan, betiere Astigarraga Kit Line, S.L. enpresak, B-75128439 IFKarekin, igorritako faktura 2015eko urtarrilaren 27tik aurrera aurkezten badu. Produktua erosi ondorengo lehen 6 hilabeteetan, uste izango da adostasunik eza zegoela entrega egiteko unean. Beraz, erosleari dagokio, hurrengo 18 hilabeteetan (hau da, fakturaren datatik zazpigarren hilabetetik aurrera bi urteak amaitu arte), ondasunarekin ados ez zegoela frogatzea, 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz. Izan ere, erositako ondasuna kontratuarekin bat ez datorrenean kontsumitzaileari onbideratzea eskatzeko hainbat aukera ematea du helburu legezko esparru horrek.
Astideco enpresak ez ditu bere gain hartuko erabilera txarraren, manipulazioaren edo profesionala ez den instalazioaren edo funtzionamendu txarraren, hala nola zirkuitulabur baten, ondorioz gerta daitezkeen kalteak. Bermea ez da baliozkoa izango baldin eta produktuaren ohiko erabileratik kanpoko alderdirik bada, osagarri desegokiak edo fabrikatzaileak debekatuak erabiltzen badira, erorketak, ura edo sua badago, edo bezeroak edo fabrikatzaileak baimendu gabeko hirugarren pertsonek gaizki edo gehiegi erabiltzen badu. Bermea fakturan agertzen den titularrari bakarrik dagokio, eta titularrak bakarrik eskatu ahal izango du. Astideco enpresak ez du bere gain hartuko ondasuna www.astideco.com webgunearen bidez zuzenean erosi ez duten eta/edo salmenta-fakturan agertzen ez diren hirugarrenen eskakizunak erantzuteko ardura.
Bermeari etekina ateratzeko, ezinbestekoa da erosketa-faktura aurkeztea.
Astideco enpresak Espainian onartutako kreditu-txartelak onartzen ditu: Visa, 4B, Mastercard eta Visa elektronikoa. PAYPAL enpresak eskainitako ordainketa-pasabidearen bidez, eta Caixabank redsys sarekoa da; beraz, erosketa segurua bermatuko dizugu.
Erosketa-sistema Espainian indarrean dagoen legeriaren pean dago; beraz, salmentako eragiketak Astigarraga Kit Line, S.L. enpresaren helbidean egin direla ulertuko da.
Astideco enpresak bezeroari posta elektronikoaren bidez bidaliko dion faktura igorriko du.
Astideco enpresak jakinarazten du ezin izango dituela salmenta-fakturak fakturazioaren ondoren aldatu, indarrean dagoen araudia betez (87/2005 Errege Dekretuak aldatzen duen Fakturazioko arauei buruzko 1496/2003 Errege Dekretua). Eskabidea egiten duen pertsona fisikoaren edo enpresaren izenean egingo da faktura; beraz, bezeroak ziurtatu behar du izen egokiarekin egiten duela.