gara
1985az geroztik, inspiratzen gaituzten basoak babestea izan da gure konpromisoa, tokiko zura erabiliz. Helburua izan da guneak bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko toki bero bihurtzen dituen marka jasangarria eraikitzea.

Sendagairik onena basotik paseatzea dela diote. Aire
garbia arnastea eta soinuez edo isiltasunez inguratzea.
Basoen artean hasten da gure historia. Juan José
Astigarraga fundatzailea, baso-agentea 1950az geroztik,
pinu-zur trinkozko astoak egiten hasi zen. Handik gutxira,
Itziar alabarekin batera, apalategiak eta botilategiak sortzeko
ibilbidean hasi zen.
Gure historia (1/3)
01
Basoa,
abiapuntu.



Zuhaitz bat handituz doan bezala, Astigarraga Kit Line
ere bai: Juan Josék bigarren belaunaldiari eman zion
lekukoa. Itziarri Jose Juan, Izaskun eta Izaro neba-arrebak
gehitu zitzaizkion. Eta dagoeneko hirugarren belaunaldiaren
lehenengo adarrak agertzen hasi dira. Ingurugiro honetan,
diseinatzen eta egiten dugun altzari bakoitza hazten ikusi
gaituen tokiari egindako omenaldia dela ikasi dugu.
Gure historia (2/3)
02
Etengabeko
hazkundea.



Gure xedea diseinutik eta kalitatetik haratago doa.
Zurezko pieza bakoitza gure altzariei itxura ematen dieten
pertsonekiko konpromisoaren isla da. Astigarraga Kit Line
enpresaren muina osatzen duen 120 pertsonatako taldearekin
batera, bizitza osoan zurekin egongo diren altzari bihurtzen dugu
zura. Baldintza duinak eta bidezkoak bermatzen ditugu. Gainera,
berdintasuna egia den gune seguru bat sortu dugu. Lagunak eta
ingurua zainduz gune jasangarriak sortzen jarraitzen dugu, beti
jatorrizko ikuspegiari eta balioei jarraituz.
Gure historia (3/3)
03
Pertsonak dira
gure bidaiaren
zentzua.


zura
Zuhaitzez inguratuta hazteak natura errespetatzen eta bakuna den horren edertasuna balioesten irakatsi digu. Enpresa garen aldetik, natura zaintzeko konpromisoa hartu dugu, ziur baikaude bere baliabide naturalak modu jasangarrian aprobetxa daitezkeela. Gure hornidura-katearen etapa bakoitza kontrolatzen dugu, Gipuzkoako eta Bizkaiko basoetan zura ateratzen dugunetik hasita, eragina minimizatzeko eta ingurumen-kudeaketa arduratsua ziurtatzeko.
Zer egiten dugun ez ezik, nola egiten dugun ere axola du, eta Astigarraga Kit Line enpresan beste era batera egiten dugu. Gure zurezko altzari batez gozatzen duen pertsona bakoitzaren atzean beste bat dago gure basoetan zuhaitz bat landatzen. Basoberritzea bultzatzen dugu zuhaitzak landatzea lurrak ematen diguna itzultzeko modua delako guretzat. Horrek bizitza-ziklo arduratsua eta jasangarria ziurtatzen du.
Ingurumenarekiko eta egiazko jasangarritasuneko eredu batekiko konpromisoa dugu.

Insignis pinu-zur trinkoarekin lan egiten dugu,
ez bakarrik edertasunagatik, sendotasunagatik eta
iraunkortasunagatik, baizik eta gure
jasangarritasunaren inguruko filosofia islatzen duelako.
Hautatzen dugun zura ingurunearekiko begirune sakonaren
emaitza da, baita gure ikuspegia partekatzen duten
tokiko hornitzaileekin dugun lankidetzaren emaitza
ere. Hurbiltasun horrek gure karbono-aztarna murrizten
du, eta komunitatearekin eta inguratzen gaituenarekin dugun
lotura indartzen du.
01
Zur gramo
bakoitzak
garrantzia du.



Aukeratutako enborretatik abiatuta, gure zerrategian
eraldatzen hasi eta taula uniforme bihurtzen dira.
Astigarraga Kit Line enpresan ekonomia zirkularreko
eredu baten aldeko apustua egiten dugu. Horren ondorioz,
ez dugu “hondakinak” esaten, “azpiproduktuak”
baizik, zur zati bakoitza balioduna baita. Azalak biomasa
bihurtzen dira, eta zerrautsak eta ezpalek bizitza berri
bat izango dute paper-fabriketan. Ez da ezer galtzen, dena
eraldatu egiten da.
02
Ekonomia
zirkularra.



Astoak eta altzariak egiteko instalazioetara iristen dira
taulak, baina produktu bihurtu aurretik aire zabalean
lehortzen dira hiru hilabetez eta, ondoren, lehorketa
industrial labur bat egiten dute hezetasuna
kentzeko. Horretarako, autosufizientzia energetikoa
sustatzen dugu, txirbilak eta zerrautsa errez biomasa
sortzen dugu eta.
03
Autosufizientzia
energetikoa.



Honaino iritsita, orain bai, zura prest dago altzari bat
egiteko. % 100ean eta % 70ean, hurrenez hurren,
birziklatuta dauden kartoiarekin eta plastikoarekin
egiten den paketatzea baino ez da geratzen. Izan ere,
birziklapenarekin dugun konpromisoa gure
hornidura-katearen etapa guztietan islatzeko lan
egiten dugu.
04
Birziklapenarekiko
konpromisoa.


Gure altzari guztiek saiakuntza zorrotzak egiten dituzte punta-puntako I+G zentro teknologikoetan eta, haiekin dugun lankidetzari esker, ekoizpeneko prozesu jasangarriagoak probatzen ditugu eta, aldi berean, ingurumenarekiko begirunea lehenesten duen negozio-eredu bat sustatzen dugu.

duen enpresa.

Gaur, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da gure planetarekin arduraz jokatzea. 2019an, Astigarraga Kit Line Ecolabel Europako etiketa ekologikoa jasotzen zuen altzarien sektoreko Europako lehen enpresa bihurtu zen. Altzari batek ziurtagiri hori izateak esan nahi du bere bizitza-ziklo osoan gizarteko eta ingurumeneko estandarrik zorrotzenak betez egin dela.
Tokiko zurarekin bakarrik egiten dugu lan. 2005etik, gure enpresak PEFC ziurtagiria dauka, munduko baso-ziurtapeneko sistemarik handiena, hain zuzen ere. Aitorpen horrek ziurtatzen du gure zur guztia modu jasangarrian eta arduratsuan kudeatutako basoetatik datorrela, eta bermatzen du etorkizuneko belaunaldientzat babestuko dugula. Ecolabel eta PEFC ziurtapenek harrotasunez betetzen gaituzte: jasangarritasunarekin dugun konpromiso apurtezinaren froga dira.
Duela ia 40 urte irudipen gisa hasi zena bidaia partekatu bihurtu da, eta pertsona bakoitzak bere aztarna utzi du, batzen gaituen lotura indartuz eta, elkarrekin, etorkizun berdeago baterantz eta bizimodu jasangarriago baterantz hazten jarraituko dugula ziurtatuz. Sortzen dugun pieza bakoitza altzari bat baino gehiago da; inspiratzen gaituen naturari eta gure nortasuna moldatu duten basoei omenaldia da. Natura gara, eta zu ere hori izatea nahi dugu.