Zurezko liburutegi-apalategiak
Zur naturalezko liburutegi-apalategiak liburuak eta objektuak antolatzeko irtenbide iraunkor eta moldakorrak dira, ezin hobeak etxerako zein espazio publiko edo profesionaletarako, etxerako ez diren erabileretarako testeatuta baitaude. Biltegiratze bertikaleko soluzio erresistentea eta edozein gelatan integratzeko erraza eskaintzen dute. Kategoria honetan, zur trinkozko liburutegi-apalategiak aurkituko dituzu, altuera, zabalera eta apal kopuru desberdinekin, liburuak, dokumentuak edo objektu pertsonalak organizatzeko ezin hobeak. Liburutegi hauek beste erabilera batzuetarako ere ezin hobeak dira, hala nola, bajillak eta apaingarriak gordetzeko edo despentsa bat sortzeko. Diseinu funtzionalari esker, hainbat beharretara egokitu daitezke, altueran erregularrak diren apalekin, eta personalizatu daitezke ate edo apal gehigarriekin betiere estetika sinple eta dotoreari eutsiz. Modu jasangarrian kudeatutako basoetako egur naturalarekin egiten dugu lan, jatorri arduratsua eta erabilera jarraitua jasateko prestatutako egiturekin, bai etxean, bai espazio publikoetan eta beste ingurune profesional batzuetan ere.
Gure liburutegi-apalategiak:
Liburuak eta objektuak antolatzeko zurezko liburu-apalategiak
Zurezko liburu-apalategiak espazioa bertikalean aprobetxatzeko pentsatuta daude, eta liburuak, artxibategiak eta maiz erabiltzen diren objektuak erraz eskuratzeko. Bere egitura irekiak antolamendu argi eta bisuala ahalbidetzen dute, denboraren poderioz aldaketetara egokituz.
Zur trinkozko liburutegiak, hainbat neurritakoak
Zabalera eta altuera ezberdinetako zur trinkozko liburu-apalategiak ditugu, apalak altueran erregulagarriak direnak. Horri esker, dagoen lekua eta behar den biltegiratze-kantitatearen arabera, hobekien egokitzen diren aukerak hauta daiteke.
Etxerako, espazio publikoetarako eta profesionaletarako zurezko liburu-apalategi erresistenteak
Liburu-apalategiak erabilera intentsiborako diseinatuta daude, eta egitura egonkor eta iraunkorra bermatzen duten materialak dituzte. Etxerako ez ezik, altzaria modu zorrotzagoan erabiltzen den inguruneetarako ere egokiak dira. Horretaz gain, Ecolabel ziurtagiria ere badute, produktuak estandar ekologiko zorrotzak betetzen dituela bermatzen duena, ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izango dutela ziurtatuz.
Ziurtatutako zur naturala eta egitura iraunkorrak
Ziurtatutako egur naturalarekin egiten dugu lan, bere erresistentziagatik eta bere jatorri arduratsuagatik aukeratua. Liburu-apalategi bakoitzak Ecolabel ziurtagiria du, eta horrek ziurtatzen du produktua ekologikoa dela, ingurumena errespetatzen duela eta prozesu jasangarria jarraituz egina dela. Gainera, denbora luzez erabiltzeko pentsatutako segurtasun eta egonkortasun-irizpideak betetzen dituzte.
Egurrezko liburutegi pertsonalizagarriak eta moldagarriak
Astigarraga Kit Line-ren zurezko liburu-apalategiak behar ezberdinetara egokitu daitezke osagarri bateragarrien bidez. Apal gehigarriak edo ateak jar daitezke liburutegiaren edozein lekutan. Pertsonalizatzeko aukera horri esker, liburu-apalategiak bilakaera izango du espazio eta erabileran, altzaria aldatu beharrik gabe.
Pinu-egurrezko liburu-apalategiak
Liburu-apalategi gisa duen funtzioaz gain, zurezko apalategi hauek ezin hobeak dira dekorazio-objektuetarako, bajilla gordetzeko eta despentsa organizatu bat sortzeko. Apal doigarriekin eta diseinu moldagarriekin, soluzio ezin hobeak eskaintzen dituzte sukalderako, jangelarako eta funtsezko biltegiratze ordenatua edukitzeko behar den beste espazio batzuetarako ere.
Astideco-n, aurkitu zurekin bat datorren apalategia
Maiz egiten diren galderak zurezko liburutegiak
Egurrezko liburu-apalategiak liburuak gordetzeko eta espazioa bertikalean aprobetxatzeko pentsatuta daude; egurrezko apalategiek berriz, erabilera anitzagoak izan ditzakete formatuaren eta kokapenaren arabera.
Bai. Zur trinkozko liburu-apalategiek liburu eta egunero erabiltzen diren pisu haundiko objektuak eusteko diseinatuta daude, betiere apal bakoitzeamn gomendatutako karga errespetatuz.
Bai. Liburu-apalategi hauei apal gehigarriak eta ate bateragarriak jar daitezke, eta, hala, biltegiratze-beharren arabera pixkanaka egokitzen joan daitezke. Gainera, nahi duzun bezala margotu, bernizatu edo pertsonalizatu ditzakezu, zure estilora eta espaziora bikain egokitzeko.
Bai. Bere erresistentzia eta egonkortasunari esker, egurrezko liburu-apalategi hauek espazio profesionaletan edo erabilera intentsiboko espazioetan ere erabil daitezke.



























