ITZULTZEAK ETA EZEZTAPENAK
Erosketa desegokia
Ez bazaude ados www.astideco.com webgunean erositako produktuarekin edo produktuekin, itzul ditzakezu honako baldintza hauek kontuan hartuz:
- Itzultzeko gehienezko epea 14 egun baliodunekoa da jasotzen den egunetik hasita.
- Posta elektronikoz jakinarazi behar zaio hola@astideco.com helbidera, eta eskabidearen zenbakia, data eta itzultzeko gaiaren edo gaien erreferentzia adierazi behar dira.
- Aldez aurretik jakinarazitako eta baimendutako itzultzeak bakarrik onartuko dira. Bezeroari jarraitu beharreko urratsen berri emango zaio.
- Gaia erabili eta instalatu gabe itzuli behar da, eta jatorrizko bilgarrian joan behar du, egoera onean.
- Merkantzia jaso eta aztertu ondoren, zenbatekoa itzuli egingo da erosketaren ordainbide bera erabiliz.
- Itzultzea bidaltzeko gastuak eroslearen kontura joango dira.
OHARRA: www.astideco.com webgunean agertzen diren produktuen ezaugarriak eta irudiak ez dira kontratuzkoak; izan ere, aldez aurretik jakinarazi gabe alda daitezke edo akats tipografikoak eduki ditzakete. Edozein produkturen itzultzea jatorrizko fakturarekin edo ordainagiri digital inprimatuarekin batera joan beharko da.
Egoera txarra edo horniketako okerra
Produktuaren egoera txarraren edo horniketa okerraren ondoriozko itzultzeak jasotzen diren egunetik hasita gehienez 14 egun balioduneko epean jakinarazi beharko dira hola@astideco.com helbidean, eskabidearen zenbakia, data eta gaiaren erreferentzia zehaztuz eta, egoera txarrean dauden gaien kasuan, argazki bat bidaliz. Kasu hauetan gastu guztiak Astideco enpresaren kontura joango dira.
Merkantzia akastuna edo okerra biltegian jaso ondoren, eta akatsak edo okerrak egiaztatu ondoren, Astideco enpresak aleak ordezkatzeko konpromisoa hartzen du. Merkantzia akastuna jaso eta hurrengo 5 egunetan egingo du bidalketa berria, artikulua biltegian ez badago izan ezik. Fabrikatik ordezkatuz gero, entregatzeko epea jakinaraziko da. Gaia aldatu egingo da betiere jatorrizkoa bada, fabrikazioko akats bat badu eta jatorrizko bilgarriak egoera ezin hobean badaude, manipulatu gabe. Ez da inoiz itzuliko produktuaren zenbatekoa.
Merkantzia itzultzeko eta ordezkatzeko garraioko eta aseguruko gastu guztiak, merkantzia akastuna eta/edo okerra bada, Astideco enpresaren kontura joango dira.
Eskabide baten deuseztapena
Eskabide bat produktua bidali baino lehen deuseztatu behar da. Zenbatekoa itzuliko da, inolako kargurik gabe.
Produktua bidalita badago, bezeroak ordaindu beharko ditu bidalketa-gastuak, eta itzuli egin beharko du erosketa desegokiaren baldintzak kontuan hartuta.
Saldu ondoko zerbitzua
Gure online salmentako sailak saldu ondoko zerbitzua du, gure gai edo bidalketekin dagoen edozein arazo konpontzeko edo argibide emateko.
Horren bidez arreta azkarra eta eraginkorra eskaintzen dugu. Harremanetan jartzeko, honako bide hauetako bat erabil dezakezu:
Telefono-zenbakia: +34 943 06 06 52 Helbide elektronikoa edozein galderarako: hola@astideco.com
Arreta azkarragoa izan dadin, ez ahaztu aipatzen duzun eskabidearen zenbakia zehazten.