SENSE
bilduma
SENSE
Etxean natura sentitzeko eta bizitzeko gogoan oinarrituta, SENSE sortu da. Ratanezko eta zur naturalezko barrualderako altzarien bilduma bat, zure etxeko edozein txokotara egokitzeko pentsatuta dagoena. Denboraz kanpoko edertasunagatik nabarmentzen diren artisau-pieza paregabeak. Gainera, hainbat erabilera eta konbinazio aurkitzeko aukera ematen dute, zure aterpea lasaitasunez betetzeko.
Natura
zertzelada bakoitzean.
Abiadura bizian aurrera doan munduan, SENSE bildumak funtsezkoenarekin lotzen gaitu. Bildumaren pieza bakoitzak, zur epelak zein eskuz ehundutako ratanak, naturala denaren baretasuna jasotzen du, gune atseginak sortuz, non arnasa hartu eta benetan etxean senti gaitezkeen.
Istorioak kontatzen
dituen eskulana.
Eskuz egindakoak balio izugarria du, eta SENSE bilduman, ateen xehetasun bakoitza, juntura bakoitza, ratanezko harien txirikorda bakoitza, lan zorrotz baten emaitza da. Artisauek artisau-erara ehuntzen dute zuntz natural hori, kalitatea eta benetakotasuna bermatzen duten tradiziozko prozesuak jarraituz. Bilduma honetako pieza bakoitzak eskuz sortutakoaren artea harrapatzen du. Trebetasunez, grinaz eta arduraz.
Altzari bakoitza obra paregabea da, zure etxeari izaera eta nortasuna emango dion pieza.
Gure ratanezko altzariak arima duten piezak dira, artetik eta naturatik sortuta,
eta irauteko eta funtsezkoenarekin, gure sustraiekin, konektatzeko pentsatuta
daude.
Gure ratanezko altzariak arima duten piezak dira, artetik eta naturatik sortuta, eta irauteko eta funtsezkoenarekin, gure sustraiekin, konektatzeko pentsatuta daude.

Diseinu berezia
Ratanezko altzari bakoitza bizitza osoa irauteko diseinatu dugu, kalitatearekin etajasangarritasunarekin dugun konpromiso irmoa islatuz. Denboraz kanpoko diseinuaren trazubakoitzean ratanaren eta Insignis pinu-zuraren berezitasunak aurkituko dituzu, naturaren apeten isla, piezei izaera eta xarma gehiago gehitzen dietenak.

Iraunkortasunarekiko konpromisoa
Arduraz eta ezagueraz bizitzeko modua lortu nahi dugu, iragankorra eta erabili eta botatzekoa denaren horretatik urrunduz. Kontsumo arduratsua aukeratzea da aldaketa eragiteko dugun modua. Gure ustez, aukera bakoitzak garrantzia du, eta SENSE su motelean fabrikatzen da, planeta zaintzen duten material eta prozesuekin.
SENSE bilduma naturarekiko lotura sakonari egiten diogun omenaldia da. Astigarraga Kit Line enpresak diseinatuta, biltegiratze-altzarien lerro honek material naturalak eta diseinu paregabea eta esklusiboa batzen ditu, etxea lasaitasuneko eta ongizateko gune bihurtzera gonbidatuz.












