Bai, etxeko izkinak ere apain daitezke! Astigarraga Kit Line enpresan zuretzako diseinatu dugu GALA izkinako apalategia . Ideia argia txoko txikiak oharkabe geldi ez daitezen. Eta liburuz, argazkiz, gauza apaingarriz, oroigarriz eta bururatzen zaizun guztiaz bete daitezen. Hasi erabiltzen eta ez utzi hutsik!
Izkinako apalategi erabilgarri eta apaingarri honek altueran erregula daitezkeen sei apal ditu eta 49,8 cm-ko zabalera eta 184,7 cm-ko altuera ditu. Lau apal dituen GALA izkinako apalategia ere hauta dezakezu, 120,7 cm-ko altuera eta zabalera bera dituena. Altuera edozein dela ere, bikain moldatzen dira izkinaren bazterrera. Eta hoberena: apalategi berak lau posiziotan jartzeko aukera ematen dizu . Lehenengoa eta bigarrena: bi izkinako apalategi elkartuz gero, kanpoko eta barruko bazter bat sor dezakezu . Hirugarrena eta laugarrena: izkinako apalategi batekin amaiera bat eskuinalderantz edo amaiera bat ezkerralderantz sor dezakezu .
GALA apalategia serieko gainerako apalategiekin osa daiteke: lau eta sei apalekoak 120,7 cm-ko altuerarekin eta 49,6 cm-ko zabalerarekin, eta 184,7 cm-ko altuerako eta 79,6 cm-ko zabalerakoak. Nahi duzun moduan erabil ditzakezu: bakarrik edo nahierara konbinatuz eta altuera eta zabalera guztiekin jokatuz txoko eroso eta berezi bat sortzeko.
Pinu-zur trinkoak duen berotasunak lagunduko dizu. Akabera naturalak lasaitzera gonbidatzen duen Eskandinaviako itxura ematen dio, eta hori da liburu on batez gozatzeko egoerarik hoberena. Zura pertsonaliza dezakezu ere bai, kolorearekin, olioekin, bernizekin edo ezkoarekin, altzariari beste estilo bat emateko.