Diotenez, basoan paseatzea da sendagairik onena. Aire garbia arnastea, paisaiari begiratzea, haren soinuez edo isiltasunaz gozatzea. Guk mendi eta baso artean jaio eta hazteko zortea izan dugu, Gipuzkoako Urola bailaran. Batez ere, bera: Juan José Astigarraga, Astigarraga Kit Line-ren sortzailea. 1950az geroztik, inguruko bazter guztiak ezagutzen zituen. Zenbat gau koadrila ondoan edo sorbaldan enborrak kargatzen! Bailara honetan hasten da dena.
Lehenik eta behin, tailer txiki batean, pinuzko egur trinkoko astoak egiten, 1983an. Urte batzuk geroago, Juan Jose, bere alaba Itziarrekin batera, apalategiak eta botilategiak ere ekoizten hasi zen... gaur egun garenera iritsi arte, egur trinkoko altzari jasangarriak ekoizten dituen enpresa, zure etxea, bulegoa edo negozioa aire natural batez apaindu eta antolatzeko.