
ERRUTINARA ITZULI
GARA… BAINA EGUNA
ALAITZEN DUTEN
DESKONT UEKIN
-% 15 web osoan, irailaren 28ra arte



HASI IRAILA ZURE
IDEIEN NEURRIKO
IDAZMAHAIAREKIN
Diseinu funtzionala,
zur trinkoa eta -%15eko deskontua



ORDENATU, KONBINATU
ETA APAINDU.
DINAMIC KUBOEKIN
HASTEN DA DENA
-% 15eko deskontua modulu
eta osagarri guztietan



HAURRENTZAKO
ZUREZKO ALTZARI
SEGURU ETA
HOMOLOGATUAK
Goxotasuna behar duten
guneetarako: etxeak, ikasgelak
edo jolasguneak



Eta 1985etik egiten dugu, Gipuzkoako eta Bizkaiko basoetatik
datorren Intsignis pinuaren zurarekin, gure inguruarekiko dugun
errespetua islatuz. Astigarraga Kit Line-ko altzariak ekologikoak
dira, PEFC eta Ecolabel etiketa ekologikoarekin ziurtatuak.
Basoek gure arima inspiratzen dute, eta jasangarritasunak
definitzen gaitu.
Zur trinkozko altzariak diseinatu eta fabrikatzen ditugu.
01
Tokiko zura,
gure funtsa.



02


Astigarraga Kit Line-n, enborraren zentimetro bakoitzak balio bakarra
du. Gure eskuetan, ez da ezer alferrik galtzen. Gure baso jasangarrietatik
ateratako zuraren %100 aprobetxatzea ezinbestekoa da. Egur-soberakinak
energia termikoa ekoizteko biomasa bihurtzea da ingurumen-inpaktua
minimizatzeko eta karbono-aztarna murrizteko dugun modua.
Zur gramo bakoitzak
garrantzia du.
Gehiago ezagutu03



Irauten duten
altzariak.
Gure zur trinkozko altzariak denbora luzez irauteko pentsatuta
daude, erabili eta botatzeko kulturari desafio eginez. Produktu
iraunkorrak eta kalitatezkoak sortzeko konpromisoa hartzen dugu,
beren edertasun naturala eta funtzionaltasuna urteetan zehar mantentzeko,
ingurumena errespetatuz eta kontsumo arduratsu eta jasangarria sustatuz.
Gehiago ezagutu04


Basoberritzea,
gure legatua.
Astigarraga Kit Line-k gure basoen zaintza eta basoberritzea
bultzatzen du. Egiten dugun zur trinkozko altzari bakoitza
naturarekin dugun konpromisoaren adierazpena da. Zuhaitzak
landatzea lurrak eskaintzen diguna itzultzeko modu bat dela uste
dugu, bizi ziklo jasangarria bermatuz. Natura gara, eta zu ere hori
izatea nahi dugu.
Gehiago ezagutuHarpidetu gure buletinera eta gozatu %10 deskontua zure lehen erosketan!
proiektua
Zure negozioa planifikatzen eta apaintzen laguntzen dizugu, zure sektorea edozein dela ere: interiorismoa, bulegoak, ikastetxeak, dendak eta saltoki txikiak, jatetxeak… Profesionala bazara, zure proiektua aberasteko eta hari forma emateko aholkua ematen dizugu, zure beharretara egokitzen diren zur trinkozko altzari ekologiko onenak aukeratuz. Jarri gurekin harremanetan, eta hasi zuretzat prestatu ditugun abantaila esklusibo guztiez gozatzen.

komunitatea
Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan eta parte hartu gure komunitatean. Eguneratuta eduki gure azken nobedadeak, eskaintzak eta inspirazio guztia. Partekatu zure etxea, ikastetxea edo denda eta etiketatu @astikitline izenarekin, gure zur naturaleko altzariak zure gunean nola geratzen diren ikus dezagun.




