SENSE
bilduma
SENSE
bilduma
SENSE
Etxean natura sentitzeko eta bizitzeko gogoan oinarrituta, SENSE sortu da. Ratanezko eta zur
naturalezko barrualderako altzarien bilduma bat, zure etxeko edozein txokotara egokitzeko
pentsatuta dagoena. Denboraz kanpoko edertasunagatik nabarmentzen diren artisau-pieza
paregabeak. Gainera, hainbat erabilera eta konbinazio aurkitzeko aukera ematen dute, zure
aterpea lasaitasunez betetzeko.
zertzelada bakoitzean.
Abiadura bizian aurrera doan munduan, SENSE bildumak funtsezkoenarekin lotzen gaitu.
Bildumaren pieza bakoitzak, zur epelak zein eskuz ehundutako ratanak, naturala denaren baretasuna jasotzen du, gune atseginak sortuz, non arnasa hartu eta benetan etxean senti gaitezkeen.
dituen eskulana.
Eskuz egindakoak balio izugarria du, eta SENSE bilduman, ateen xehetasun bakoitza, juntura bakoitza, ratanezko harien txirikorda bakoitza, lan zorrotz baten emaitza da. Artisauek artisau-erara ehuntzen dute zuntz natural hori, kalitatea eta benetakotasuna bermatzen duten tradiziozko prozesuak jarraituz. Bilduma honetako pieza bakoitzak eskuz sortutakoaren artea harrapatzen du. Trebetasunez, grinaz eta arduraz.
Altzari bakoitza obra paregabea da,
zure etxeari izaera eta
nortasuna emango dion pieza.
Gure ratanezko altzariak arima duten piezak dira, artetik eta naturatik sortuta,
eta irauteko eta funtsezkoenarekin, gure sustraiekin, konektatzeko pentsatuta
daude.
Gure ratanezko altzariak arima duten piezak dira, artetik eta naturatik sortuta,
eta irauteko eta funtsezkoenarekin, gure sustraiekin, konektatzeko pentsatuta
daude.

Izaera
Ratanezko altzari bakoitza bizitza osoa irauteko diseinatu dugu, kalitatearekin etajasangarritasunarekin dugun konpromiso irmoa islatuz. Denboraz kanpoko diseinuaren trazubakoitzean ratanaren eta Insignis pinu-zuraren berezitasunak aurkituko dituzu, naturaren
apeten isla, piezei izaera eta xarma gehiago gehitzen dietenak.

Erantzukizuna
Arduraz eta ezagueraz bizitzeko modua lortu nahi dugu, iragankorra eta erabili eta botatzekoa
denaren horretatik urrunduz. Kontsumo arduratsua aukeratzea da aldaketa eragiteko dugun
modua. Gure ustez, aukera bakoitzak garrantzia du, eta SENSE su motelean fabrikatzen da,
planeta zaintzen duten material eta prozesuekin.
SENSE
SENSE bilduma naturarekiko lotura sakonari egiten diogun omenaldia da. Astigarraga Kit Line enpresak diseinatuta,
biltegiratze-altzarien lerro honek material naturalak eta diseinu paregabea eta esklusiboa batzen ditu,
etxea lasaitasuneko eta ongizateko gune bihurtzera gonbidatuz.