Idazmahai bat sortzeko inspirazioa behar duzu? Bi asto erregulagarri eta taula batekin, zeure ikasteko, lan egiteko edo marrazteko mahaia sor dezakezu. Tratatu gabeko pinu-zurez eginda, asto honek altuera erregulagarria du (70 cm-tik 98 cm-ra).
Konbinatu asto erregulagarriak Astigarraga Kit Line enpresako zurezko eta beirazko taulekin eta sortu zure neurrira egindako idazmahaia etxean edo bulegoan. Apala duen asto erregulagarria marka bereko tiradera-altzari txikiekin edo kaxekin osa dezakezu. Archi Tec astoa, eskuragai ere zuriz eta beltzez , erregulagarria eta makurgarria da. Emango diozun erabileraren arabera (idatzi, margotu, marraztu...) doitu ahal izango duzu mahaiaren taula (laua edo makurtuta). Bi asto erregulagarrik 400 kg arteko pisua jasaten dute.
Asto erregulagarriak apal osagarri bat du beheko aldean liburuak, inprimagailua, kaxak edo behar duzuna jartzeko. Apala duen asto erregulagarri honen zurak ziurtapen bikoitza du: Europar Batasuneko etiketa ekologikoa eta PEFC ziurtagiria. Etiketa honek bermatzen du Astigarraga Kit Line enpresak erabiltzen duen zura baso jasangarrien kudeaketa arduratsutik datorrela. Tecnalia enpresan testatuta.