Ratanezko altzariak
Natura bizitzeko eta bere esentziaz gozatzeko behar horretatik sortzen dira SENSE eta AURA bildumak, ratanez, errafia eta egur naturalezko altzariz osatuak. Biltegiratze-altzari hauek, ratanaren eta errafiaren (material natural jasangarri eta iraunkorrak) goxotasuna eta zur naturalaren edertasuna konbinatzen dituzte.
Emaitza? Zure etxerako pieza atenporalak, esklusiboak eta diseinuzkoak. Astigarraga Kit Line-ko ratanezko SENSE altzariak hainbat tamainatan daude eskuragarri eta etxeko edozein espaziotara erraz egokitzen dira. Bestalde, AURA zurezko eta errafiazko logelako altzarien bilduma bat da, hainbat estilo eta giroarekin bat datozen armairu, ontzitegi, komoda, gau-mahaitxoa eta zapatak gortzeko armairu batez osatua.
SENSE eta AURA fabrikazio prozesu tradizional eta artisau baten emaitza dira. Ezagutu gure SENSE eta AURA serieak, eta utzi natura zure etxearen parte izaten. Pieza bakoitzak lasaitasuna eta ongizate sentsazio bat ekarriko du, edozein egonaldi babesleku goxo eta natural bilakatuko duena.



















