Biltegiratze-kutxa: aukera bikaina etxean ordena mantentzeko! Erabilgarria eta apaingarria barruan hainbat gauza, begi-bistatik kanpo eta hautsik gabe, gordetzeko aukera ematen duen pinu-zurezko biltegiratze-kutxa. Gainera, esertzeko gune bat sor dezakezu kuxin batzuekin.
48x70x40 cm-ko neurriarekin, biltegiratze-kutxa hau ezin hobea da maindireak, tapakiak edo bururatzen zaizuna antolatzeko eta gordetzeko. Biltegiratze-kutxa bikain erabil daiteke edozein gunetan: ohearen oin gisa logela batean, jostailu-kutxa gisa haurrentzako logela batean, erdiko mahai gisa egongela batean, edo atondo edo korridore batean.
Zuk zeuk egiteko munduan, muga zure irudimenean dago. Biltegiratze-kutxaren zur naturala tratatu gabe dago; beraz, pertsonaliza daiteke margotuz edo eskulaneko edozein teknika erabiliz: decoupage, paper margotua, washi tape... Kofre itxurako biltegiratze-kutxa honen zurak PEFC ziurtapena dauka. Etiketa honek bermatzen du Astigarraga Kit Line enpresak erabiltzen duen zura baso jasangarrien kudeaketa arduratsutik datorrela.