'Jostuna jostera, okina labera' dio atsotitzak. Guk pixkatxo bat aldatu eta diogu: 'Oinetakoak oinetako-altzarira'. Ez dago oinetako guztiak antolatuta ikustea bezalakorik, eta ez ohearen azpian edo sarreran edo etxeko edozein txokotan sakabanatuta. Pinu-zur trinkoz egindako EVOLUTION oinetako-altzari eserlekudunak gehien erabiltzen dituzun oinetakoak eskura edukitzeko aukera ematen dizu. Gainera, bata bestearen gainean pilatu eta biltegiratzeko eremua handitu dezakezu.
Sei oinetako-paretarako edukierarekin , oso erraz muntatzen da eta ez duzu tresnarik beharko. Jarri sarreran, korridorean, logelan, jantzigelan edo txikitxoen logelan oinetakoen zati bat behar bezala antolatuta edukitzeko. Joan haratago eta erabili eskuoihalak, maindireak edo bestelako arropa gordetzeko altzari osagarri gisa.
Oinetako-altzari eserlekudun hau bakarrik erabil dezakezu edo EVOLUTION serieko beste modulu batzuekin (apalategiekin, esekitokiekin edo kaxekin) konbina dezakezu. Gainera, akabera naturalarekin uztea edo kolorearekin edo bernizarekin pertsonalizatzea hauta dezakezu.