Astigarraga Kit Line enpresaren hormako apalategi modularrik originalenak fikziozko pertsonaia ospetsu baten izena darama: WALLY. Moduluz osatutako eta pinu-zur trinko jasangarriz egindako kremailera-apalategi sistema. Kremailera-profila gainerako osagarrien oinarria da, hala nola hainbat sakoneratako apalak (80x17, 80x25 eta 80x46 cm), 80x30 cm-ko kuboa, 80x50 cm-ko lan egiteko mahaia, 30x25x23 cm-ko kaxa eta 80x46 cm-ko esekitoki-apala.
Kremailerak hormara torlojutu besterik ez da egin behar. Kremailera-profilak tubilioien bidez eta behar duzun altueran apalak eta aukeratzen dituzun gainerako moduluak lotzeko zuloak ditu. Ez da tresnarik behar. Konbinatu eta jolastu osagarriekin hormako apalategi modular paregabea eta pertsonala sortu arte.
Kremailera-apalategi hau ezin hobea da biltegiratzeko tokia behar duten eremuetarako. Egongelan liburuak eta argazkiak jartzeko apalategi modularra diseinatu ahal izango duzu edo lan egiteko gune txikia sortu ahal izango duzu mahaiaren moduluarekin; logelan bulego txiki bat edo jantzietarako altzari irekia sortu ahal izango duzu; trastelekuan edo garajean elikagaiak zein tresnak antolatzeko eta txukuntzeko gune ezin hobea lortu ahal izango duzu.
Kremailera-profil honen zurak PEFC ziurtapena dauka. Etiketa honek bermatzen du Astigarraga Kit Line enpresaren zura tokiko basoen kudeaketa arduratsu eta jasangarritik datorrela. Ez itxaron gehiago eta eraiki eta diseinatu goitik behera zure hormako apalategi modular bikaina!