Astigarraga Kit Line enpresaren hormako apalategi modularrik originalenak fikziozko pertsonaia ospetsu baten izena darama: WALLY. Pinu-zur trinko jasangarriz egindako eta 80x17 cm-ko apal hau bezalako moduluz osatutako kremailera-apalategi sistema. Apal honen altuera erregula daiteke, kremaileren alboek nahi duzun altueran jartzeko zuloak baitituzte.
Hormara finkatzen den kremailera-profila tubilioien bidez eta tresnarik behar gabe lotzen diren gainerako osagarrien oinarria da, hala nola da 80x25 eta 80x46 cm-ko beste bi apal, 80x30 cm-ko kuboa, 80x50 cm-ko lan egiteko mahaia, 30x25x23 cm-ko kaxa eta 80x46 cm-ko jantzietarako apala. Konbinatu eta jolastu osagarriekin hormako apalategi modular paregabea eta pertsonala sortu arte.
Kremailera-apalategi hau ezin hobea da horman, goitik behera, apal irekiak jartzeko, eta biltegiratzeko tokia behar duten eremuetarako. Egongelan liburuak eta argazkiak jartzeko apalategi modularra diseinatu ahal izango duzu edo lan egiteko gune txikia sortu ahal izango duzu mahaiaren moduluarekin; logelan bulego txiki bat edo jantzietarako altzari irekia sortu ahal izango duzu; trastelekuan edo garajean elikagaiak zein tresnak antolatzeko eta txukuntzeko gune ezin hobea lortu ahal izango duzu.
Hormako apal honen zurak PEFC ziurtapena dauka. Etiketa honek bermatzen du Astigarraga Kit Line enpresaren zura tokiko basoen kudeaketa arduratsu eta jasangarritik datorrela. Ez itxaron gehiago eta eraiki eta diseinatu goitik behera zure hormako apalategi modular bikaina!