Zurak naturarekin lotzen gaitu, ukitzean leuna da eta atsegina, beroa eta erosoa da. Etxean edo bulegoan ikasteko edo lan egiteko gune bat sortzeko lehengairik hoberena dela iruditzen zaigu. BOK zurezko hankak dituen idazmahai hau denbora asko emateko gune erabilgarri eta eroso bihurtuko da. Zurezko idazmahaiak 140x70x3 cm-ko azalera dauka eta, horrez gain, BOK zurezko hanka bitxiak ditu ere bai, bi erata jar daitezkeenak. Begira argazkiak eta zertaz ari garen jakingo duzu.
BOK zurezko hankek originaltasuna eta dotorezia emango diote zurezko mahaia jartzen duzun lekuari. Bere horretan utzi, margotu edo bernizatu dezakezu Eskandinaviako itxura duen idazmahaia. Erakutsi zure alderdirik sortzaileena! Bilduma bereko beste hanka bat dago, beste diseinu batekin, lau posiziotan jartzeko aukera ematen duena. Jakin ezazu idazmahai hau jangelako mahaia ere izan daitekeela.
Ez dago ikasteko edo lan egiteko gunerik biltegiratzeko lekurik gabe; funtsezkoa da idazmahai antolatu batez gozatzeko eta, hartara, askoz argiago izango duzu burua. Gehitu BOK hankak dituen zurezko idazmahaiari gure edozein zurezko apalategi edo zurezko kaxa. Antolatu, biltegiratu eta txukundu, eta entretenimenduak desagertu egingo dira zure emankortasuna aldatu gabe.