Jangelako mahaia altzari bat baino askoz gehiago da. Elkartzeko leku bat da, eta bertan gosaldu, bazkaldu eta afaldu egiten dugu, baita hitz egin eta bazkalondo luzeez gozatu ere, familiarekin edo lagunekin. Horregatik, ez da erraza egongelaren edo sukaldearen buru izango den jangelako mahaia asmatzea. Edo erraza da, gogortasun eta iraunkortasun handiko zurezko taula hau aukeratzen baduzu. Osatu hanka edo asto batzuekin eta voilà: sei pertsonarako jangelako mahaia izango duzu. Zuk zeuk sor dezakezu!
Taula pinu-zur trinkoz eginda dago eta 1’60 cm-ko luzera eta 80 cm-ko zabalera ditu, hau da, familia guztirako behar bezain handia da. Barrualdean erabil daiteke. Mahaia kanpoko balkoi edo terraza batean erabiltzea erabakitzen bada, gomendatzen da berniz babeslearekin estaltzea gehiago iraun dezan.
Zur naturalaren berotasuna edozein apainketa eta gelatara egokitzen da, baina zure gustuen eta zure etxeko estiloaren arabera ere pertsonaliza dezakezu. Denboraren igarotzeak zurean duen eragina errepikatzeko, ertzak lixatu, azala jo eta markak egin ditzakezu torlojuekin, azkoinekin eta etxean dituzun beste pieza batzuekin, eta zahartu dezakezu Judeako betunarekin. Horrela ukitu landatarra edo vintage duen mahai berria izango duzu. Hori guztia egiteko oso denbora gutxi eta diru gutxi beharko dituzu. Hori bai: aldaketa ikusgarria izango da. Animatuko zara?
Zurezko taula hau oso moldakorra da, idazmahai bat sortzeko ere erabil baitezakezu. Astigarraga Kit Line enpresak eskaintzen duen aukera zabalaren barruan bi asto aukeratu besterik ez duzu egin behar, baita pinu-zur trinkoz egindako tiradera-altzariak edo kaxak, eta biltegiratzeko lekua duen etxeko bulego handiaz gozatuko duzu. Nahiago baduzu zurezko taula txikiagoa, aukeratu beste bi neurrien artean: 1,40x70x30 cm eta 1,20x60x1,8 cm. Edozein hautatzen duzula ere, egin beti zur naturalaren xarmaren aldeko apustua.