Apalak osagairik moldakorrena dira egongelako, sukaldeko, logelako, bainugelako edo atondoko hormei etekina ateratzeko. 90x25 cm-ko (zabalera/sakonera) eta 2 cm-ko lodierako pinu-zur trinkozko apal honek kide bikaina dauka: gure triangelu itxurako euskarria, TRIANGLE. Apalari nahi duzun jarreran eusteko Astigarraga Kit Line enpresaren eskuaira. 25 cm-ko sakonera duten apaletarako, 30x30x30 cm-ko triangle gomendatzen da, baina 20x20x20 cm-ko neurrian ere dago eskuragai.
Kendu sofaren gaineko ohiko margolana eta jarri apal bat edo bat baino gehiago argazki, irudi edo objektu apaingarriekin. Jarri apal bat oheburuko horman zure argazkirik gustukoenekin, eta joan aldatuz nahi duzunean. Jarri apal bat bainugelako atearen gainean, eta lortu zatitxo bat gehiago normalean txikia izaten den gelara. Finkatu apal bat sukaldean zure tresnarik berezienak erakusteko: katiluak, platerak, teontzi bat edo bururatzen zaizun guztia. Edo jarri zure idazmahaian edo zure seme-alabaren logelan ipuinik gustukoenak erakusteko.
Pinu-zur trinkoz egindako apal hau beste hiru neurrietan eskuragai dago : 60x17 cm, 60x25 cm eta 90x17 cm (zabalera/sakonera). Bernizatu gabeko akabera naturalari esker oso erraza da pertsonalizatzea . Margotu, bernizatu edo apaindu gustukoen duzun teknikarekin. Apaindu eta eman berotasuna etxeko hormei!