Oso leku gutxi hartzen du eta etxeko edozein gelako izkina bat besterik ez duzu behar jartzeko. 25x25x35 cm-ko (altuera/zabalera/sakonera) pinu-zur trinkoz egindako triangelu itxurako izkinako apal hau aukera soila da ia beti hutsik gelditzen diren eremuak alferrik ez galtzeko. Astigarraga Kit Line enpresaren TRIANGLE eskuaira originalarekin hormara finkatzea gomendatzen da (bi neurrietan eskuragai dago: 20x20x20 cm eta 30x30x30 cm).
Ez utzi izkinak apaingarririk gabe eta jantzi alaitasuneko ukitu bat. Jarri liburuak, irudi bat, argazki bat edo landare bat zure etxeko edozein eremutan. Atondoan, sukaldean, logelan, egongelan, bainugelan edo haurrentzako gelan, berdin dio; aprobetxatu izkinako apal hau eta bihurtu etxeko angelu zailak txoko protagonista.
Izkina bat apaintzeko aukera honek bernizatu gabeko akabera naturala dauka; beraz, bere horretan utz dezakezu, zain naturala agerian, edo margotuz edo bernizatuz pertsonaliza dezakezu eremuaren apainketara moldatu behar baduzu.