Eremu txikietan, non eta nola sortu etxeko bulegoa? Pinu-zur trinko jasangarriz egindako lan egiteko mahai honek erakusten du zein erraz eta original izan daitekeen. WALLY hormako apalategi modularraren kremailera-profilekin muntatu behar den mahaia . Mahaia kremaileraren zuloetara tubilioiekin ahokatzen da, nahi duzun altueran. Ez da torlojurik behar.
Horrela sor dezakezu etxean lan egiteko gune erabilgarria eta atsegina . Baina WALLY kremailera-apalategia askoz gehiago da. Biltegiratzeko sistema modularra da, eta zenbait modulu jar diezazkiokezu altueran eta zabaleran, hala nola hainbat sakoneratako apalak (80x17, 80x25 eta 80x46 cm), 80x30 cm-ko kuboa, 30x25x23 cm-ko kaxa eta 80x46 cm-ko esekitoki-apala. Konbinatu eta jolastu osagarriekin hormako apalategi modular paregabea eta pertsonala eraiki arte.
Egongelan edo logelan liburutegi-idazmahai bat muntatzeko aukera emateaz gain, apalategi modular honek asko eskaintzen du: apain-mahai bihurtu ahal izango duzu mahaia, zeure burua apaintzeko edo, kremaileraren zuloek altuera erregulatzeko aukera ematen dutenez, haurrentzako idazmahai eta mahai bat sortu ahal izango duzu, etxeko txikitxoek etxeko lanak eta eskulanak egin ditzaten.
Lan egiteko mahai honen zurak PEFC ziurtapena dauka. Etiketa honek bermatzen du Astigarraga Kit Line enpresaren zura tokiko basoen kudeaketa arduratsu eta jasangarritik datorrela.