Etxea txikia izateak ez du esan nahi estiloari uko egin behar diozunik. Leku gutxi dagoenean, Astigarraga Kit Line enpresan ideia asko daude. Gakoa zein da? Altzariak aukeratzen eta soiltasunez apaintzen jakitea. Gela txikietan lan egiteko edo ikasteko gune bat sortzeko konponbide bat nahi baduzu, aurrean daukazu: 120x60x1,8 cm-ko gainak eta 50 cm-ko sakonera eta aurreko aldean hanka bakarra dituzten GLAM zurezko astoek osatutako idazmahaia. Guztiz erabilgarria eta erosoa!
Etxeko zentimetro guztiak maximizatu behar badira, hala egin beharko da eta kito. Zurezko idazmahai honi esker erosotasunez lan egiteko edo ikasteko leku nahikoa izango duzu. Neurri txikiari esker, ziur lekua aurkituko diozula sukaldeko txoko batean, igarotzeko eremu batean edo egongelaren edo logelaren izkina batean.
Eremu txikietan, antolatzea da ideiarik hoberena. Osatu GLAM astoak daramatzan zurezko idazmahaia gure zurezko edozein kaxa edo tiradera-altzarirekin, funtsezkoak biltegiratzeko eta gaina garbi edukitzeko. Taula zein astoak bikainak dira pertsonalizatzeko. Eskandinaviako itxurako idazmahai bat izan dezakezu zura bere horretan utziz, edo margotu edo bernizatu dezakezu. Berdin dio; idazmahai honi esker lan egiteko edo ikasteko gune antolatu, erabilgarri eta estilodun bihurtu ahal izango duzu edozein txoko.