Ahaztu hainbat zulo egitea horman zintzilikatu nahi duzun koadro bakoitzeko. 40 cm-ko pinu-zur trinkoz egindako koadroetarako apal honi esker, zure irudirik gogokoenak jarri eta, aspertzen zarenean, beste batzuengatik aldatzeko aukera izango duzu, inolako ahaleginik egin gabe.
Koadroetarako apal honek arteka bat dauka aurreko aldean markoak edo irudiak ez irristatzeko eta, ondorioz, ez erortzeko. Eskuragai dago 60 eta 80 cm-ko aukeretan ere. Bi zintzilika ditzakezu elkarrekin apal luzeago bat sortzeko edo batzuk konbina ditzakezu hainbat altueratan antolaketa pertsonala egiteko alaitzen zaituzten koadro, irudi eta argazkiekin. Guztiek gehienez 30 kg jasaten dituzte.
Apalak ez du korridorea, sofaren goiko aldea edo oheburukoa apaintzeko lekua bakarrik eskaintzen. Aukera ezin hobea da, halaber, espezia-potetxoak edo errezeta-liburuak sukaldean jartzeko; koadernoak, esaldi motibatzaileak dituzten irudiak edo boligrafoz eta arkatzez betetako poteak etxeko bulego batean jartzeko; haurren ipuinik gustukoenak erakusteko eta hainbat apal dituen irakurtzeko txoko bat sortzeko; poltsikoak atondoan husteko, etxera iritsi bezain laster; edo lurrinak eta bestelako edergintzako eta higieneko gaiak antolatzeko.
Moldakorra baino moldakorragoa, bernizeko edo margoko eskualdi bat eman diezaiokezu nahierara. Hormak apaintzeko edo berriro apaintzeko unea da! Apainketaz aspertzen zarenean, aldatu eta kito! Baina zulagailurik eta zulo askorik behar gabe.