SENSE ratanezko ate bateko armairu bertikala
ERREF SENSE3.99
180,00 €
153,00 €
Aurreztu 15%
BEZ barne
Entrega 5 lanegunetan
• Neurriak: Altuera 115,5 x Zabalera 37,3 x Sakonera 33 cm.
• SENSE bildumako ratan naturalezko armairu bertikala: ezi hobea egongelarako, logelarako, atondorako, haurrentzako logelarako...
• Armairuaren egitura pinu-zur trinkoz eginda dago.
• Atearen egitura pinu-zurez eginda dago; aurrealdea, berriz, ratan naturalez.
• Tradiziozko prozesuan eskuz ehundutako ratana.
• Ate 1, 2 apal.
• Akabera mateko metal beltzezko heldulekua.
• Pinu-zur trinkoz egindako hanka biribilak barne dakartza.
• Atea modu seguruan itxi egiten da iman magnetikoaren sistemari esker
• Kalitate, sendotasun eta iraunkortasun handiko altzaria.
• Denboraz kanpoko diseinu esklusiboa.
• SENSE bildumako ratanezko altzari gehiago eskuragai daude.
• PEFC ziurtagiria. Zura modu jasangarrian eta arduratsuan kudeatutako basoetatik dator.
• Muntatu behar da. Burdineria barne.
Partekatu
Deskribapena
Ezagutu SENSE bildumako ratanezko ate bateko armairu bertikalaren edertasun naturala eta denboraz kanpoko dotorezia. Altzariak pinu-zura eta ratana batzen ditu, eskuz txirikordatutako material gogorra eta iraunkorra, ehundura leun eta edertasun paregabekoa, eta edozein lekuri oso itxura naturala ematen diona.
SENSE ratanezko ate bateko armairu bertikalak bi apal ditu, eta leku zabala eskaintzen du begi-bistan eduki nahi ez duzun guztia gordetzeko. Ratanezko ateak akabera mateko metal beltzezko heldulekua du; hanka biribilak, bere aldetik, pinu-zurezkoak dira. Atea gure artisauen artearen eta ardura zorrotzaren erakusgarri da. Juntura bakoitzak eta ratanaren eskuz egindako txirikorda bakoitzak maitasuna eta maisutasuna islatzen dituzte tradiziozko artisau-prozesuaren urrats bakoitzean.
Ate bateko armairu estu hau ezin hobea da gune txikiak eta aprobetxatzen ez diren txokoak optimizatzeko. Diseinu moldakorrari esker, etxeko hainbat tokitan jar daiteke: egongelan, ontziteria gordetzeko; atondoan, zorroak antolatzeko; logelan, osagarriak eta oheko arropa gordetzeko; haurrentzako logelan, jostailuak txukun edukitzeko; edo bainugelan, eskuoihalak antolatzeko. Hori bai: azken gela honetan hezetasunaren aurkako berniza ematea gomendatzen da.
Bere lekua edozein dela ere, artisau-pieza honek izaera eta nortasuna emango ditu. SENSE bildumako pieza bakoitza diseinatuta dago ratanaren artisau-ehundura eta pinu-zuraren zainak eta adabegiak nabarmentzeko, baita etxean naturaren zati txiki bat sentitzeko eta gozatzeko ere. Aukeratu ratanezko ate bateko armairu bertikal hau: erabili bakarka edo konbinatu hainbat neurritako moduluak, eta ikusiko duzu lekua naturalagoa, esklusiboagoa eta jasangarriagoa bihurtuko dela!
Produktuen xehetasunak
Altuera muntatua (cm) | 115.5 |
---|---|
Zabalera muntatua (cm) | 37.5 |
Sakonera muntatuta (cm) | 33 |
Packing-aren luzera (cm) | 108 |
Packing-aren zabalera (cm) | 37.8 |
Packing-aren altuera (cm) | 11.7 |
Pisua (kg) | 12.07 |
Bermea (urteak) | 3 |
Muntatu egin behar da | BAI |
Akabera | BERNIZATU GABEKO EGUR NATURALA |
Lehengai nagusia | PINU EGUR TRINKOA |
Bigarren mailako lehengaia | RATTAN NATURALA |
Beste erosleen iritziak
Produktu hau erosi duten bezeroek ere erosi dute:
Previous
Next